edozein elkartek bezala, Lizeagako Gibelalde auzo elkarteak bazkideak behar ditu urte osoko funtzionamendua errezte aldera. Bazkidetza kanpaina jarri dute martxan, gaur hasi eta datozen egunetara luzatuko dena. Kanpainarekin bi helburu bete nahi dituzte: batetik, bazkide berriak egitea; eta bestetik, joan den urtean egin ziren haiek, bazkidetza berrestea. Ordutegi eta leku desberdinetan jarri dituzte hitzorduak, guztiek izan dezaten bazkide egiteko aukera. Aurreneko zita gaur jarri dute: Victor Hugoko Lizeaga taberna parean egongo dira, eguerdiko 12:30etatik 14:00etara.
Zita gehiago, datozen egunetan
Larramendi kaleko 11garren zenbakiko lokalean izango dira hitzordu gehienak, 19:30etatik 20:30etara: urtarrilaren 28an, eta otsailaren 4, 11, 18 eta 25ean. Bestalde, datorren larunbatean, otsailaren 1ean, Aitan Etxe eta Pacheco taberna parean egongo dira, eguerdiko 12:30etatik 14:00etara.