Hernaniko taldea aurkeztuko dute gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 25a

eskubide sozialen karta ekimena martxan da Euskal Herri osoan, eta Hernanin ere sortu da talde bat, honen harira lanean ari dena. Gaur dute aurkezpena, Biteri kultur etxean, goizeko 11:30e­tan. Taldearen berri eman, eta ekimenaren nondik norakoak azalduko dituzte bertan. Hau­rrentzako dinamikak ere, antolatu dituzte.

Konponbide bateratua bilatzea, helburu
Eskubide sozialen kartaren helburuetako bat da, kon­ponbide bateratua ematea gaur egungo krisi egoera desberdinei. Martxan jarri duten eragileek diote, gauzak beste modu batean egin daitezkeela eta egin beharko litezkeela.

Herritar guztiei deia
Hernaniko taldea martxan da eta ateak zabalik ditu batu nahi duten guztientzat. Herritarrei egindako gon­bitean, hala diote: «bide honetan, gu guztiok egoteak du zentzua».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!