Partidu ikusgarria gaur: momentuko lau pelotari onenetakoak aurrez aurre

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 24a

Arrieta eta Aizpitarte dira senior mailan momentuan dauden pelotari onenetakoak. Gaurkoan aurkari izango dituzten Artola eta Telletxea ere, ez dira makalak. Ikusteko moduko partidua izango da Kiroldegian, iluntzean. Euskal Ligako partidua izango da. 20:00etan hasiko da jaialdia, eta aurretik beste bi partidu. Udaberri Torneoaren barruan, jubeniletan, Cisneros eta Rodriguezek jokatuko dute Tartaloetxeren kontra. Eta Euskal Ligan baita ere, seniorretan, San Sebastianek bakarka, Markinaren kontra. Gipuzkoako Txapelketaren barruan, hiru partidu izango dituzte gaur pelotari hernaniarrek: Ziotza/Lasa-J.Garmendia, 18:30etan Zizurkilen; Oiarpe/Larrañaga-Salaberria, 19:15etan, Oiartzunen; eta Zestoa/Larburu-Gorrotxategi, 19:00etan, Zestoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!