Erakusketa jarri du Andoaingo Bastero kulturgunean Aitor Ruiz de Eguinok. Tururu izena du erakusketak eta aluminiozko 16 eskultura eta aluminioz margotutako 40 margolan jarri ditu. Otsailaren 28ra arte egongo da erakusketa, astez, 18:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 10:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!