Cauteretsera irteera antolatu du Mendiriz Mendik asteburuan. Iraupen eskia, eski alpinoa eta raketak egiteko aukera izango da bertan. Lau prezio jarri dituzte, adinaren eta bazkidetzaren arabera: 50, 60, 65 eta 75 euro. Izena emateko azken eguna gaur da, elkartean (Iturregi Plaza), 20:00etatik 21:00etara. 20 euro aurreratu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!