Itziar Miner: «Zerga sistema da herri bat antolatzeko tresna garrantzitsuenetakoa»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 23a

Joan den astean atzeratu egin zen hitzaldia, eta gaur izango da, zerga sistema eta fiskalitateari buruz. Itziar Miner ereñotzuarraren ustez, zerga sistema sekulako tresna da herri bat antolatzeko, «tresna garrantzitsunetakoa», hain zuzen; baina nola funtzionatzen du zerga sistemak? Zer da fiskalitatea? Herritar bakoitzak urtero ordaindu behar dituen zergak zeren arabera jartzen dira? Eta zeren arabera jarri behar lirateke?
Itziar Minerrek badaki zerbait kontu horiei buruz, hain zuzen ere, bera baita Gi­puz­koako Diputazioko Zerga eta Finantza Politikako zuzendaria. Minerrek Kronikari azaldu dionez, «gehiago daukanak gehiago ordaindu behar du, eta gutxiago daukanak gutxiago...» hori da berak eraiki nahi lukeen eredua, «eredu justu bat, eta baliabide egonkorrak ekarriko di­tue­na euskal gizartearentzat».

Natzak antolatua
Hernaniko Natza elkarteak antolatu du gaurko hitzaldia, eta 19:30etan izango da, Uda­letxeko Areto Nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!