goi mailako jaialdia antolatu du gaur Oriamendi 2010 enpresak. Momentu honetako lau erremontista onenek neurtuko dituzte indarrak, tartean, Barrenetxea IVak. Urriza izango du lagun hernaniarrak, eta aurrean, Uterga eta San Miguel. Joko ona izango da gaur Galarretan, kalitatezko erremonte jaialdia. 16:00etan hasiko da, eta gainerako hiru partiduak izango dira: Ezkurra II-Larrañaga eta Matxin VI-Labaka; Ezkurra-Endika/Juaristi-Ion; eta Etxeberria IV-Zubiri/Etxabe II-Olazar.
Urrezko
erremonte gala,
jaialdia bukatuta
Jaialdiko azkeneko partidua bukatuta, urrezko erremonte galaren bigarren edizioa hasiko da. A eta B taldeko erremontistak onenei emango zaie saria, eta 2013ko erremontista onenari urrezko erremontea emango zaio.