Gipuzkoako Batel Ligako bigarren estropada jokatu zen asteburuan San Juan eta San Pedro artean. Hasieran eguraldi ona bazen ere, batel batzuk euripean egin behar izan zuten estropada. 100dik gora batelek hartu zuten parte eta Hernanik 8 ordezkari edo batel eraman zituen. Txapeldunik egon ez zen arren, lan txukuna egin zuten: mutil kadeteek bigarren bukatu zuten, mutil infantilek eta neska infantil-kadeteek hirugarren, eta neska jubenil-seniorrek bederatzigarren. Datorren estropada igandean jokatuko dute, Oreretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!