Gazte Lokalei buruzko parte hartze prozesua gaur hasiko da eta bihar segi, Biterin egingo diren bi saiotan. Hernaniko Udalak alde batetik gazteekin hitz egingo du, eta bestetik bizilagun, guraso eta herritarrekin. Lehendabiziko saioetan bakoitza bere aldetik elkartu nahi izan da, eta bilera horiek ematen dutenarekin, beste hiru saio egingo dituzte aurrerago, denak elkarrekin, eta erabaki batzuk hartzeko asmoz.
Bi saioak
Biterin
Gazteekin bilduko dira gaur, 18:30etan, Biterin. Gaia: Gazte lokalak zergatik eta zertarako?
Bizilagun, guraso eta herritarrekin bihar bilduko dira, 18:30etan, Biterin. Gaia: Gazte lokalak eta elkarbizitza.