Hasi dira egiten Portu-Karabel arteko oinezko eta bizikletentzako bidea

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 22a, 01:00

atzo hasi ziren egiten Portu eta Karabel auzoa elkartuko di­tuen bide berria, oinezkoen­tzat eta bizikletentzat. Orain­go kotxeentzako bidearen on­doan egingo dute, eta altura berean joango da. Kronikak jakin ahal izan duenez, bi hilabete barru bukatuta egongo dira obrak. Zehatz esanda, bide hori abiatuko da etorkizuneko Kara­belgo zubiaren aurreko errotondatik, eta Por­tutik Ur­nietara dijoan oinezko bi­dearekin elkartuko da. Diputazioa ari da lanak egiten, eta Bea­sain eta Donostia elkartzen dituen Gipuzkoako bidegorri sarearen zati bat da hau; guztira, 250.000 euroko aurrekontua du. Bost metro zabaleko bidea da: bi metro oinezkoentzat, beste bi bizikletentzat, eta metro bat argia eta zuhaitzak jartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!