Beste hilabete gehiago jarraituko du grebak

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 20a, 01:00

Urnieta eta Irungo IAT-ITV zentroetan greban daramazkite 7 hilabete eta langileek jakinarazi dute otsailaren 15era arte luzatzea erabaki dutela, inolako pausorik ematen ez baldin bada behintzat. Lan hitzarmena berritzeko eskatzen diote Tüv Rheinland Iberica S.A enpresari eta langileek salatu dute arazoari konponbidea bilatzeko enpresak daukan interes falta: «Enpresak behin bakarrik onartu du langileokin biltzea eta hori orain dela 3 hilabete izan zen». Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari esku hartzeko eskatzen diote, «ITVk eskaintzen duen zerbitzu publikoa EAEko administrazioaren ardura izanik». Beraz, beste hilabetez, Hernaniko eta inguruko kotxe gidariek ezingo dute Urnietako zentrora jo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!