Basque Culinary Centerren ikastaro ugari antolatu dituzte 2014rako. Besteak beste, aukera dago ikasteko, jatetxeetako arlo guztiak nola hobetu. Zerbitzua hobetzeko eta berritzeko estrategiak erakutsiko dituzte. Horrez gain, Sumilleria eta Enomarketing Masterra egiteko aukera ere badago. Otsailean hasiko da eta praktikak ospe haundiko 10 lekutan egin ahal izango dira. Informazio guztia eta eskaintza guztia: www.bculinary.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!