Ruiz de Eguinoren eskultura eta margoak Andoainen daude ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 20a, 01:00

Aitor Ruiz de Eguino hernaniarrak erakusketa jarri du Andoaingo Bastero kulturgunean. Tururu izena du eta aluminiozko 16 eskultura eta aluminioan margotutako beste 40 margolan ikusteko aukera izango da. Otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai. Ordutegia hona­koa izango da: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 10:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!