Oso joko ona erakusten ari da Erregional Ohorezko Mailako taldea azken partiduetan eta atzo ere oso sentsazio onarekin geratu ziren bai jokalariak, bai taldeko arduradunak. Lesakan jokatu zuten Beti Gazteren aurka, eta 0-0 berdinduta, balio haundiko puntuarekin bueltatu ziren Hernanira. Sekulako lana egin zuen taldeak, kontuan izanik, 9 jokalarirekin jokatu zutela. Alde horretatik, arbitroaren lana ez zela oso txukuna izan azaldu dute, baina kontu horiek ahaztu egin behar direla.
Orain, hurrengo partiduari begira daude txuri-berdeak. Etxean jokatuko dute Real Unionen aurka eta oraingo dinamikarekin jarraitzeko asmoa dute.
Neskak, sailkapenean gora
Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak Zarautzen aurka jokatu zuen atzo eta 2-1 irabazi zuten hernaniarrek. Sailkapenean postu bat gora egin dute. Zortzigarren daude.