Errumaniako emakumeen bizitza eta arazoak beraien irudi eta ahotan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 19a

Erakusketa Biterin dago ikusgai, datorren larunbata bitartean. Adriana Villalonek egina da, Donostiako Udala eta San Telmo museoarekin elkarlanean.

ERrumaniako emakumeen joanak eta etorriak, hau da, bizitza biltzen duen erakusketa jarri dute Biterin. Zein­tzuk dira emakume hauek? Asko dira Donostialdean bi­zi diren ijitu errumaniarrak, tartean, Hernanin eta A­s­tigarragan. Hauen bizimodua eta honaino nola heldu diren erakustea da erakusketaren helburuetako bat. Adriana Villalon da egilea, eta Do­nostiako Udalarekin eta San Telmo museoarekin elkarlanean osatu du erakusketa. Ikus­gai egongo da Bi­terin, datorren larunbata bi­tartean.

10 panel, argazki eta informazioarekin
10 panelek osatzen dute erakusketa. Argazkiak eta informazioa uztartzen dira guztietan; eta emakumeen arteko elkarrizketak eta esanak ere, biltzen dira bertan: tartean, txikitako bizitza, egindako edo bukatu gabeko ikasketak, etxeko lanak, anai-arreba txikiak zaintzen pasatako orduak... Emakume hauek bizitza aurrera nola atera duten erakutsi nahi da bertan.

Diskriminatuta, urte luzez
Rrom edo ijitu errumaniarrak Europako bazter guztietan bizi dira, batez ere, Europa erdialdean eta mendebaldean. Historikoki, diskriminazioa eta esklusioa jasan behar izan dituzte. Errumanian ber­­tan, 1864ra arte, esklabo­tzan eta zortasunean bizi behar izan zuten. Nazi erregimen garaian pertsegitutako herrialdea izan ziren. Bi­garren Mundu Gerra eta gero, dispertsio politikak ezarri zituen Errumaniako Go­bernu komunistak, eta rrom herrialdea onartzeko pausuak eman zituzten; lan munduan barneratu zituzten, hori bai, beti ere, kulifikatu gabeko lanetara. Gerora, 1989an egindako trantsizio erreformak medio, lanik gabe geratu ziren asko eta asko, baldintza oso kaxkarretan. Jaioterria utzi eta herrialde eta bizi baldintza hobeen bila aldegin zuten askok. Hala iritsi ziren, Euskal Herrira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!