Umeentzako pala ikastaroa antolatu du Hernaniko Pala Taldeak eta otsailaren aurreneko astean hasiko da. Eguna eta orduak honako hauek izango dira: astearte eta ostegunetan, 16:45etatik 17:45etara. Taldea sortuz gero, ostiraletan ere izango da aukera, 17:30etan. Izena emateko, deitu egin behar da (625 033 314) edo astelehen edo asteazkenean frontoira azaldu, 20:00etan. Umearen datuak bidali behar dira (izena, adina, telefonoa eta oharrak) helbide honetara: hernanikopalistak@gmail.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!