Eskiatzera joateko plana antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Cauteretsera joango dira urtarrilaren 25-26ko asteburuan. Bertan, iraupen eskia, eski alpinoa eta raketak egiteko aukera izango da. Lau prezio desberdin jarri dituzte adinaren eta bazkidetzaren arabera: 50, 60, 65 edo 75 euro. Izena emateko aukera izango da bihar eta ostegunean, elkartean (Iturregi plaza), 20:00etatik 21:00etara. Izena ematerakoan, 20 euro aurreratu beharko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!