Beti Gazteri irabazi eta sailkapenean gora egiteko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 19a

Lesakan jokatuko du gaur Hernanik Beti Gazteren aurka. 16:30etan izango da.

Beti Gazte taldearen aurka jokatuko du gaur Hernanik. Etxetik kanpo, Lesakako Mastegi zelaian neurtuko dira, 16:30etatik aurrera. Azken partiduetan eraku­tsitako jokoari jarraipena ema­teko asmoa dute txuri-berdeek. Urte bukaera eta hasiera oso onak izan di­tuz­te, denboraldi hasie­rako porrotak atzean utziz. Eta azken partiduan liderraren aurka galdu egin bazuten ere, oso partidu serioa eta txukuna jokatu zuten. Hori horrela, 3 punturekin itzul­tzeko asmoa dute Hernanira. Gainera, sailkapenean gora egiteko aukera izango luke­te. Izan ere, lesakarrak 8ga­rren postuan daude; herna­nia­rrak, berriz, 12garre­nean, eta 3 puntuko aldea besterik ez dute.

Emakumezkoen taldeak, aurkari zuzena etxean
Emakumezkoen Euskal Li­ga­ko taldeak Zarautzen aurka jokatuko du gaur. Aurkari zuzena izango dute txuri-berdeek. Zarauztarrak 8ga­rren daude eta hernania­rrak 9garren, 2 puntu gu­txia­go­rekin. Azkeneko partidue­tan ez dute emaitza onik lor­tu etxeko neskek eta horri buelta ematen saiatuko dira. Neur-keta, 12:00etan Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!