41-12 irabazi zion atzo Hernanik Getxori, lagunarteko partidua. Bigarren zatian, normalean jokatzen ez duten jokalariak atera ziren zelaira.
Lagunarteko partidua jokatu zuten atzo Hernanik eta Getxok eta trikoloreek 41-12 irabazi zuten. Lehenengo zatian seriotasunez jokatu zuten bi taldeek eta etxekoak gehiago izan ziren. Bigarren zatian, normalean jokatzen ez duten jokalariak zelairatu zituzten bi taldeek eta probak egiteko balio izan zien.
Hernanik datorren igandean ekingo dio berriz ligari. Santboiana izango du aurrez aurre, etxetik kanpo, eta garaipena lortzeko prest dagoela erakutsi zuen atzo, nahiz eta denboraldi osorako baja garrantzitsuak izan: Oier edota Iñaki Otxotorena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!