Ederki sufrituta eutsi dio txapeldun tituluari Urrizak

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 19a

Urrizak 30-28 irabazi zion atzo San Migueli Banakako Masterreko finala. Azken honekin, banakako 4 txapela jantzi ditu jarraian.

Javier Urrizak lortu du Banakako Masterreko txa­pel­dun tituluari eustea, baina ederki sufrituta. 30-28 irabazi zion atzo finala Julen San Migueli eta orain arte jokatu duen finalik zailena izan zen. Azken honekin, Urrizak, ba­nakako txapelketetako azken lau txapelak jantzi ditu: Kutxa Torneoko azken biak eta Masterreko beste biak.


San Miguel ezustekoa emateko zorian
Errebantxa kutsuko finala izan zen atzokoa. Izan ere, hirugarren aldia zen atzo, banakako txapelketa bateko finalean aurrez aurre zirela Urriza eta San Miguel. Eta aurreko bietan bezala, Urriza nagusitu zen. Dena dela, San Miguelek aurrekoetan baino gehiago estutu zuen eta ezus­tekoa emateko zorian ere izan zen Doneztebeko atzelaria. 15-20, aurretik izan zen. Hala ere, Iruñeako aurrelariak on­do erantzun zuen eta par­ti­du­a­ri buelta ematea lortu zuen, 27-22ra jarriz. San Miguel hobeto ari zen jokatzen, gogor ematen zion pelotari eta ondo asmatzen zuen, baina hainbat huts egin zituen eta ez zituen bukatu hainbat tanto. Horren aurrean, Urriza hazi egin zen. Aukera aprobetxatzen jakin zuen eta partidua bukatu zuen. Hutsegiteek erabaki zuten lehia. Urrizak lau egin zituen denera eta San Migue­lek bederatzi. Bi, sakez gainera. Partidua 27-22an erabakita zegoela zirudien, baina San Miguelek ez zuen etsi. Berriz sartu zen jokoan eta 28-27 jarri zuen markagailua. 29-28ra ere jarri ziren, baina dejada batekin bukatu zuen partidua Urrizak.


Kotetok adina titulu
Finala emozioz betetakoa izan zen bukaerara arte eta ikusleek eskertu zuten. Bi erremontista haundiren arte­ko lehiaz gozatzeko aukera izan zuten. Azken txapela honekin, Koteto Ezkurrak adina titulu ditu Urrizak, Masterretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!