oinordeko ederra utzi zuten Luis Adarraga eta Benita Elizaranek. 12 seme-alaba izan zituzten, 12 adarragatar, urteen poderioz, kirolaren munduan zeresan haundia eman zutenak. Jose Luis, Juan Bautista, Bernardino eta Fernando atleta sutsuak izan ziren, eta lauek lortu zuten Espainiako errekorren bat. Carmen saskibaloiko jokalari internazionala izan zen eta Espainiako selekzioko kapitaina. Agustinek kirol batean baino gehiagotan izan zuen ibilbidea: eskubaloian, errugbian eta pala motzean; Australian bizi zela, squashean, munduko txapeldun izatera ere heldu zen, beterano mailan. Eta honen semea, Agustin, munduko hamabi jokalari onenen artean dago, kirol berean.
Juan Bautistak,
ibilbide oparoena
Kirolerako fisiko oso ona zuten guztiek, baina bereziki nabarmendu zen Juan Bautista. Londreseko joko olinpikoetan parte hartu izana izan zen bere karrera osoko momentu oparoena. 1948ean Wenbleyeko estadioan, Londresen, hartu zuen parte, eta minutu 1 eta 55 segunduko denbora egin zuen sailkapen proban. Momentu horretan ordea, ez zeuden arauek eskatzen zuten adina epaile kronometratzeko, eta Juan Bautistak egindako denbora ez zuten ontzat eman; hor bukatu zen Olinpiadetako ibilbidea.
Urbete geroako, Espainiako errekorra lortu zuen, 400 metroko hesi froga 56 segundutan bukatuta; eta marka hori hobetu zuen urte berean. 800 metroko proban ere ez zuen parekorik izan Espainian, 1944, 1946 eta 1948 urteetan. Trenak harrapatu zuen Juan Bautista, eta lesioak medio, utzi egin behar izan zuen atletismoa. Aurretik ordea, Espainiako beste errekor bat lortu zuen: 1000 metro, 2 minutu eta 31 segundutan.