Joxean’s hil eben film laburra aurkeztu zuten ostiralean Biterin, lagunartean. Besteak beste, Beñat Iturrioz hernaniarrak zuzendutako pelikula da, Ataun of the dead filmaren jarraipena. Ostiralekoa aurre-estreinaldia izan zen. Pelikulan 180 lagun inguruk hartu dute parte, tartean hernaniar ugarik, eta lan taldeari erakusteko antolatu zuten emanaldia. Hemendik aurrera, herriz herri ibiltzeko asmoa dute. Aurreko pelikulan zonbi karlistak azaltzen baziren, oraingoan banpiro jeltzaleak ere izango dira eta Agirre lehendakaria berpiztuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!