Tabernetako Bertsolarien Txapelketa jokatuko da gaur, 19:00etan, Garinen. Aurten berezia dute, 20 urte pasa baitira hutsik egin gabe. Gutxienez 11 bertsolari ariko dira, gaur azaldu litezkeenak kontatu gabe: Oier, Oxan, Alkorta, Aingeru eta Haritz, Otxoto, Iraitz, Xapo, Joseba, Gorkita eta Iñigo. Gai jartzen, Arnaitz Lasarte, eta epaile lanetan: Peruarena, Casado, Zapi eta Muñoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!