«Ez daitezela epaiketa politiko gehiago egin»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 19a, 01:00

Hernaniko legegintzaldi eta alderdi desberdinetako hainbat alkate eta zinegotzik idatzi bat adostu zuten atzo, Libre Manifestuarekin bat eginez. Besteak beste, biltzen du: epaiketa politikoak gelditzea, askatasun politikorako eskubideak errespetatzea, elkarbizitza demokratikorako oinarri sendoak ezartzea... Kontzentrazioa egin zuten ondoren.

Udaletxeko Pleno Are­to­an jendetza bildu zen atzo. Ber­tan, besteak beste, Her­na­niko legegintzaldi eta alderdi desberdinetako hainbat alka­te eta zinegotzik egin zuten bat. Epaiketa po­litikoei aurre egiteko elkartu ziren, Libre dinamikaren barruan. Bertan, idatzi bat adostu eta onartu zuten. Eta azaldu zuten, Libre Manifestuaren 5 puntuekin bat egiten dutela; hau da: «Ez daitezela epaike­ta politiko gehiago egin; Es­kan­daluzko instrukzio bide­ga­beetan oinarritutako epai­ke­ta guztiak artxibatu daite­zela; Prozedura judizial guztietatik etsaiaren zigor zuzenbidearen aplikazioa desagertu dadila; Aniztasun politikoa eta elkar­tze, adie­raz­pen nahiz askata­sun poli­ti­korako oinarrizko eskubide­ak errespetatu daite­ze­la; eta Elkarbizitza demo­kra­tiko­rako oinarri sendoak ezarri ditzagula». Horrez gain, auzipetu guz­tiei elkartasuna adierazi zieten eta hernaniar guztiei deialdia luzatu zieten, Libre dinamika­ren barruan anto­latzen diren ekimenetan parte hartzeko.

Bi makro-epaiketa martxan, eta Juanpe Plaza eta Garin taberna tartean Gogorarazi zuten urteetan eman direla makro-epaiketak eta egun, bi epaiketa daudela martxan: gazteena eta He­rri­ko Tabernak deiturikoa. Tar­te­an, Juanpe Plaza hernania­rra eta Garin taberna daudela nabar­mendu zuten. «Epaike­ta haue­kin, aniztasun politi­koa eza­batzeko ahalegin garbia ikus­ten dugu». Eta gaineratu zu­ten: «Garai berria zabal­tzeko Euskal Herriak agertu duen erabakiari eraso egiten diete, konponbide baketsua blokea­tu asmoz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!