Noah Gordonen El Medico best sellerra pelikula bihurtu dute eta ikusgai izango da asteburuan, Biterin. Ingalaterran dago anbientatua, XIgarren mendean, eta Rob Coleren bizitza kontatzen du. Rob umezurtz geratu zen, ama gaixotasun arraro bat medio hil eta gero. Momentu gogor horiek bizitu izanak animatzen du Rob mediku ikasketak egitera. Ibn Sina doktore jakintsua izango du irakasle. Filma ikusteko hiru sesio izango dira. Gaur 19:30etan eta 22:30etan, eta bihar 19:30etan.