Nola bizi ziren orain 5.000 urte Goizuetan?

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 18a, 01:00

Goizuetak baliabide paisajistiko, arkitektoniko, natural eta historiko asko ditu, eta horien parte dira aztarna me­galitikoak. Udalak bi ibilbide eginak ditu, az­tarna megalitiko hauek non dauden eraku­tsi eta beraien inguruan aztertu eta jakin dena zabaltzeko as­moz. Datorren igandean ibilbide horietako bat antolatu du Umore Onak. Herriko plazatik abiatuko dira, eta Mar­titxene, Al­tzan­­buru, Año­ne, Erre­ka­leku, Ur­­gatara eta Mon­­tefrion b­a­rrena egingo dute buelta. Men­­dizaleei zu­zendutako ir­teera da eta bueltaz gain, bazkaria ere antolatu dute. Azken honetarako izena eman behar da, Umore Ona elkartean; prezioa, 15 euro.

Mairubaratza asko egoteak erakusten du jende asko bizitu zela
Aztarna megalitikoak erakusten dute, noizbait, bertan, gizakia bizitu zela. Goizu­etan aurkitu dituzten zaharrenak orain 5.000 urte ingurukoak dira. Nola bizi ote ziren? Aurkitu diren ondare me­galitikoen artean daude Tu­muluak, Dolmenak eta Crom­lechak. Guztien artean, mairubaratzak dira gune me­galitiko hauek benetan berezi egiten dituztenak. Asko daude, mul­tzo haundietan, eta horrek erakusten du, jende asko bizitu zela noizbait, bertan. Mairu­baratzak orain 2.600 urte ingurukoak dira, eta 400 bat urteko epean egon zirela jakin da. Mai­ru­baratza guneetatik gertu gainera, burdin minerala to­patu da, eta horrek adituei pentsarazten die, garai haietan bazekitela burdina lortzen eta lantzen. Besteak beste, lan mota guztietako tresnak sor­tzen zituztela jakin da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!