Umeentzako ikastaroa, otsailetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 22a

Pala ikastaroa antolatu du otsailetik aurrera Hernaniko pala taldeak. Egunak eta orduak hauek dira: astearte eta ostegunetan, 16:45etatik 17:45etara. Taldea sortuz gero, ostiraletan ere izango da aukera, 17:30etan. Izena emateko: 625 033 314 telefonora deitu edo frontoira azaldu, astelehen edo asteazkenetan, 20:00etan. Umearen datuak ere bidali behar dira helbide honetara: hernanikopalistak@gmail.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!