Eskubide Sozialen Karta jarri da martxan Euskal Herri mailan eta hori bultzatzeko, talde bat lanean hasi da Hernanin. Guztiaren berri emateko, eta taldea ezagutzera emateko, aurkezpena egingo dute urtarrilaren 25ean.
Zer da Eskubide Sozialen Karta?
Eskubide Sozialen Kartak, gaur egungo krisi egoera desberdinei konponbide bateratua eman nahi die. Ekimen hau martxan jarri duten eragileek argi dute gauzak beste modu batean egin daitezkeela eta egin behar direla.
«Guztiok egonda bakarrik dauka zentzua»
Hernaniko taldearen aurkezpena urtarrilaren 25ean izango da, goizeko 11:30etan, Biteri kultur etxean. Herritar guztiei egiten diete dei aurkezpenera azaltzeko, «bide honetan, gu guztiok egonda bakarrik duelako zentzua», diote.
Haurrentzako dinamikak ere prestatuko dituzte.