Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar 101 tripulaziok. Pasai Donibane eta Pasai San Pedro artean izango da lehia, 11:30etatik aurrera. Aurreko jardunaldian bezalaxe, Hernaniko Arraun Elkartea zortzi batelekin joango da: mutil infantilen 2, neska infantil-kadeteen 2, mutil kadeteen 3, eta neska jubenil-seniorren 1. Emaitza onak lortzea espero du klubak, eta ahal denetan, baita hobetzea ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!