Otsaileko aurreneko astean hasiko da umeentzako pala ikastaroa. Egunak eta orduak honako hauek izango dira: astearte eta ostegunak, 16:45etatik 17:45etara. Taldea sortuz gero, ostiraletan ere bai, 17:30etan. Interesatuek, hernanikopalistak@gmail.com helbidera idatzi behar dute umearen datuak jarriz: izena, adina, telefonoa eta oharrak. Beste bi modu ere badaude: telefonoz deituta (625 033 314) edo frontoira azalduta astelehen edo asteazkenetan, 20:00etan.