Ander Lopezek, finalerdiak jokoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 18a, 01:00

Ander Lopez seniorrak Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalerdia jokatuko du gaur, Urnietako Julen Loitegi pelotariaren aurka. Partidu zaila izango da hernaniarrarentzat, aurrean maila haundiko pelotaria izango baitu. Loitegik orain gutxi mundialean hartu du parte Uruguayen, Sub22 mailan, eta hirugarren geratu da. Iruran jokatuko dute 15:15etatik aurrera. Horrez gain, Urkizu eta Altunak Euskal Herriko Txapelketako partidua jokatuko dute gaur Hernanin. Sub22 mailan neurtuko dira Danak Bat taldearen aurka. 15:00etatik aurrera izango da. Beste bost partidu ere jokatuko dira gaur Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!