Hernanik lagunarteko partidua jokatuko du gaur, Getxoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 18a, 01:00

Asteburu honetan errugbiaz gozatzeko aukera ederra izango da. Ohorezko Mailako taldeak datorren astean ekingo dio berriz ligari, baina gaur lagunarteko partidua jokatuko du Getxoren aurka. Maila bereko taldea da, hain zuzen. Partidua Landaren jokatuko da, 15:00etatik aurrera.

Euskal Ligan, Landarek Aieten jokatuko du
Euskal Ligan lehiatzen ari den Landare taldeak ere partidua jokatuko du gaur. Atletiko SS taldea izango du aurkari. 16:00etatik aurrera neurtuko dira Aieteko zelaian. Txinparta taldeak ere gaur jokatu behar zuen Euskal Ligako partidua, Uribealdearen aurka, baina atzeratu egin da.

Landaren, beste hiru partidu gaur eta bihar
Beste hiru partidu ere jokatuko dira asteburu honetan Landaren. 18 urtez azpiko taldeak Durango izango du aurkari gaur, 11:00etatik aurrera. Eta 16 eta 14 urtez azpikoek, berriz, Gaztediren bisita izango dute bihar, 12:00etan eta 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!