Fernando Gonzalez Monterok hirugarren postua lortu du Euskadiko Motokros Txapelketan, MX-2 senior elite mailan. Horretarako 8 karreratan hartu du parte; hala nola, Faltzesen, Ereñon, Obekurin, Zallan, Esprontzedan, Murtxanten... A eta B mailako 15 aurrenekoak elite mailan aritzeko sailkatzen dira eta bera tartean izan da. Karrera bakoitzean, bi manga korritu ditu 20 minutukoak+2 buelta. Azaldu duenez, denboraldi hasieran lokatz asko izan zuten lasterketetan eta gurpila asko hondoratzen zen, ia manilarrarekin lurra jotzeraino. Eguraldi ona ere izan dutela azaldu du eta motorrak ez duela aberiarik izan.