Errumaniarren kanpamenduari buruzko dokumentala eman zuten ostegunean Biterin, Balta Txuria, Balta Berdea, eta guztiz bete zen areto nagusia. Gaiaren inguruko hizketaldia ere egin zen ondoren. Anaitze Agirre dokumentalaren zuzendarietako bat bertan izan zen, besteak beste.