Graduatua ateratzeko aukera, bigarren lauhilekoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 18a

Helduentzako EPA-HHI ikastetxeak (Antziola 62) zabalik dauka matri­ku­la epea, bigarren lauhile­koa­ri begira. Bigarren Hez­kuntzako Graduatua lor­tzeko aukera izango da eta baita hezkuntzak edo infor­matika ikasteko aukera. Ikasketa hauek, euskeraz eta gaztelaniaz egin daitezke. Eta matrikula dohainik da. 

Graduatua ez dutenentzat, eskaintza
Bigarren Hezkuntzako Gra­duatua ez dutenentzat honako eskaintza izango da: idazten edo irakurtzen ikasi, komunikazio trebeta­su­nak hobetu, ezagupenak hobetu eta Graduatua lortu. Hizkuntzak eta informatika Euskera eta ingelesa ikas­teko aukera ere izango da, astean 2 egunetan. Eta baita informatika ere.

Otsailetik ekainera
Ikasketa hauek, otsailetik ekainera izango dira. Goiz, arratsalde edo gaueko ordutegia dago. Matrikula urtarrilaren 31ra bitarte egin behar da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Telefonoa: 943 33 53 18.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!