Kontzentrazioa bihar, epaiketa politikoen aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 17a, 01:00

Libre dinamikaren barruan, legegintzaldi eta alderdi desberdinetako hautetsiak elkartuko dira bihar. Epaiketa politikoen aurka, idatzi bat adostu eta onartuko dute. 12:30e­tan izango da udaletxeko Pleno Aretoan. Ondoren, 13:00etan, kontzentrazioa egingo dute Plazan. Herritarrei dei egiten diete parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!