Eskiatzera joateko plana egin du Mendiriz Mendi elkarteak. Helduei zuzenduta da eta Cauteretsera joango dira. Bertan, iraupen eskia, eski alpinoa eta raketak egiteko aukera izango da.
Irteera, urtarrilaren 25-26ko asteburuan izango da eta larunbatean, goizeko 05:30etan abiatuko dira Atsegindegitik. Aterpea, Cauterets herrian bertan dago.
Lau prezio desberdin
Prezioaren barruan sartzen dira, bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria. Lau prezio desberdin jarri dituzte. Alde batetik, 13 urtetik gorakoak: bazkideek 65 euro eta bazkide ez direnek 75 euro. Eta bestetik, 13 urtera arte: bazkideek 50 euro eta bazkide ez direnek 60 euro. Forfaita ez da prezioan sartzen.
Izena ematerakoan, 20 euro aurreratu
Izena emateko epea urtarrilaren 23an bukatzen da. Beraz, izena emateko aukera izango da, gaur, astelehenean eta ostegunean bertan. Elkartean eman behar da (Iturregi plaza), 20:00etatik 21:00etara. Izena ematerakoan, 20 euro aurreratu beharko dira.
Santa Barbarara joateko, izen ematea, gaur
Gaztetxoentzako irteera an-tolatu du Mendiriz Mendik, igandean. Santa Barbarara joango dira, Hernani Ezagutuz ekimenaren barruan. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Atsegindegitik. Izena emateko, gaur da azken eguna. Elkarteko bulegoan eman behar da, 20:00etatik 21:00etara.