Korrikalari gazteak lehian, igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 17a, 01:00

Gipuzkoako korrikalari gazteak lehian izango dira igande honetan, Hernanin. Adarraga Memoriala jokatuko da. Gainera, berezia izango da, aurten 50 urte bete­tzen direlako memoriala antolatzen dela.

Iaz bezala, atletismo pistan izango dira lasterketa guztiak eta ume eta gaztetxoen arteko lasterketak bakarrik jokatuko dira. Hain zuzen, benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutilak neurtuko dira, goizeko 11:00etatik aurrera. Laster­keta hau, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren barruan sartzen da.

6 lasterketa
Denera, 6 lasterketa izango dira: benjamin neskak (890 m: buelta 1 txikia+1 haundia), benjamin mutilak (890 m: buelta 1 txikia+1 haundia), alebin neskak (1.464 m: buelta 1 txikia+1 ertaina+1 haundia), alebin mutilak (2.065 m: buelta 1 txikia+1 ertaina+2 haundi), infantil neskak (2.065 m: buelta 1 txikia+1 ertaina+2 haundi) eta infantil mutilak (3.305 m: buelta 1 txikia+1 ertaina+4 haundi). 

Ordutegiak:
11:00, alebin neskak
11:15, alebin mutilak
11:30, infantil neskak
11:45, infantil mutilak
12:05, benjamin neskak
12:15, benjamin mutilak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!