Top Txef lehiaketa antolatu dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 18a

Top Txef lehiaketa egingo dute bihar Gazte Txokoan. 3 pertsonako taldetan, osagai zehatz batzuekin, nahi den platera prestatu beharko da. Aldez aurretik, GazteTxokoan eman behar da izena. Bakarka ere apuntatu daiteke, gero bertan osatuko dituzte taldeak. 16:50etan Atsegindegiko plazan elkartuko dira parte hartzaileekin. Animatzeko dei egin dute, txapeldunak saria izango baitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!