Goikoetxea eta Huizi finalerdietan izango dira bihar, bizkaitarrei irabazi ostean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 17a, 01:00

Euskal Herriko Txapelketako finalerdiak jokatzeko sailkatu dira Goikoetxea eta Huizi palista hernaniarrak. Finalaurdenetan bikote bizkaitarra izan zuten aurrez aurre, Kurene taldeko bikotea, eta 27an utzi zituzten. Finalerdia bihar jokatuko dute Etxarrin. Bizkaiko Tornosolo bikotearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Partidu orekatua izango dela aurreikusten da. Goikoetxea eta Huiziz gain, Arrieta eta Irazustabarrena ere lehiatu dira finalaurdenetan. Hauek ordea, 26an geratu ziren nafarren aurkako partiduan. San Miguel taldea izan zuten aurkari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!