Ruiz de Eguinoren 16 eskultura eta 40 margolan, Andoainen

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 17a, 01:00

Aitor Ruiz de Eguino artista hernaniarrak erakusketa jarriko du gaurtik aurrera, Andoaingo Bastero kulturgunean. Inaugurazioa, arra­tsaldeko 19:00etan izango da eta hernaniar guztiei luza­tzen die gonbitea.

Azken lanak, ikusgai
Erakusketak, Tururu izena du eta bertan, Ruiz de Eguinok bildu dituen ia lan guztiak, azken urtean eginak dira. Aluminiozko 16 eskultura eta aluminioan margotutako beste 40 margolan ikusteko aukera izango da.

Batez ere, aluminioa
Adarra mendia eta haren inguruak gordetzen dituzten sorpresen eta misterioen inguruan hazi da Aitor Ruiz de Eguino (Hernani, 1971). Denborarekin, haren forma eta zuhaitz, ibai, harri, lanbro, animalia eta hegaztiek kosmogonia berezi bat sor­tzen lagundu diote. Ziku­zulo lantegian, aluminioa erabiltzen du bere eskultura eta pinturak sor­tzeko, batez ere.

Ondo egokitzen den materiala
Artista hernaniarrarentzat, aluminioa oso ondo egoki­tzen da berak adierazi nahi duen horretara: «metal argi­tsua da, arina, suabea eta beroa». Ruiz de Eguinok bizia ematen die bere lanei. Formekin jolasten du natura edo gizartea irudikatzeko, modu misteriotsu, poetiko eta industriala erabiliz.

Erakusketa, otsailaren 28ra arte
Erakusketa ikusgai egongo da gaurtik hasita, otsailaren 28ra arte. Eta ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 10:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!