Urtarrilaren 10 eta 11n Gipuzkoako pista estaliko Txapelketa jokatu zen, adin txikikoen artean eta atleta hernaniarrek 3 domina lortu zituzten. 13k hartu zuten parte. Jon Muruak zilarrezko domina lortu zuen 800 metrotan; Maialen Pavonek brontzea, alturan; eta Malen Martinezek ere brontzea, 60 metro hesitan. Martinezek, minima lortu du 60 metro lisoan eta 60 metro hesitan estatu mailako txapelketan parte hartzeko, jubeniletan. Valentzian izango da martxoaren 8 eta 9an. Bestalde, Elgoibarko krosean maila desberdineko 9 atletek hartu zuten parte eta maila ona eman zuten. Podiuma lortzea, ordea, oso zaila dela gogorarazi dute atletismo taldetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!