Ohorezko Mailako taldeak atsedena du berez asteburu honetan, ez du ligako partidurik, baina errugbizaleek euren partiduaz gozatzeko aukera izango dute aspaldiko partez. Eta taldea nola dagoen ikusteko aukera ere bai, Gabonen ostean. Izan ere, lagunarteko partidua jokatuko dute larunbatean, Getxoren aurka. Landaren, 15:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!