Ordutegi berria

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 16a, 01:00

Eskubaloi Eskola martxan da aurreko ostiraletik. 30 umek eman dute izena eta pozik dira arduradunak. Azaldu dutenez, bihartik aurrera ordutegi berriarekin hasiko dira. 17:00etatik 19:00etara izango dira entrenamenduak, Kiroldegiko 2garren pistan. Bi saiotan banatuko dira. Oraindik badute izena emateko aukera, 2005, 2004, 2003 eta 2002an jaiotakoek. Umeek Eskola Kirolean izena emanda egon behar dute eta Kiroldegiko pasea eduki.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!