Itziar Miner Diputazioko Zerga eta Finantza Politikako zuzendariak gaur eman behar zuen hitzaldia, datorren ostegunean izango da.
Hitzaldi bat antolatua zuen gaurko Natzak, zerga sistemaren edo fiskalitatearen inguruan. Eta jakinarazi dutenez, astebete atzeratuko dute. Beraz, gaur beharrean, datorren ostegunean izango da hitzaldia. Ordua eta lekua mantendu egingo dira, hau da, 19:30etan udaletxeko Areto Nagusian. Hitzaldi hori Itziar Miner Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerga eta Finantza Politikako zuzendariak emango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!