Ahoztar Zelaieta kazetariak liburu berri bat kaleratu du eta gaur aurkeztuko du Hernanin. EAJko generazio berriari buruzko lana da. Honakoa da, liburuaren izenburua: Jóvenes Burukides Bizkainos. Clientelismo y `Fontanería´ en el PNV (Txalaparta). Aurkezpena Biterin izango da 19:00etatik aurrera.
BakioDor, De Miguelen kasua...
Zelaietaren liburu berriaren sinopsiak hala dio: JoBuBi hitza hainbat komunikabidek erabiltzen dute EAJko generazio berriko buruei erreferen-tzia egiteko: burukide historikoen seme-alabak, Bizkaiko burukide gazteak eta BBBko kide batzuk osatzen dute. Talde hetereogeneo bat da, gidaritza hartu duena arlo politikoan konbultsioak jota dagoen eta judizialki estu dagoen alderdi batena, dela BakioDor eskandaluagatik, De Miguel kasua, Bravo kasua edota Malaya kasuaren euskal trama.
Zelaietak lan honetan ikertu ditu administrazio publikoaren eta Ogasunaren kontra izan diren hainbat delitu eta ustelkeria kasuei dagozkien hainbat prozesu judizial, guztiak EAJrekin lotuak eta baita militante esanguratsuekin zerikusia duten enpresa pribatuekin lotuak ere.
Egin, Tas Tas Irratia,
Ardi Beltza...
Zelaieta gudari baserritar baten biloba da eta apaiz izandako euskaltzale baten semea. 1995ean kazetaritza ikasketak utzi zituen, Eginen lan egiteko. Tas Tas Irratian ordurako 2 urte zeramazkien.
1998an Egin itxi zutenean, Ardi Beltza aldizkarian hasi zen editore lanetan. Garzonek aldizkaria ixtea erabaki zuen 2001ean eta Kalegorria taldearekin aritu zen lanean. Kazetari gisa erretiratu egin zen denboraldi batez, eta Gazte Kriminologiari buruzko ikasketei ekin zien.