Hernanialdeko AEKk Hitzkide egitasmoa jarri du martxan Urnietan, bertako Udalaren babesarekin. Urnietan euskeraren erabilera bultzatuko duen proiektu honek bi adar ditu: alde batetik, beste herrietan martxan dagoen Mintzalagun proiektua eskaintzea; eta bestetik, hilean behin, doakoak eta erabat irekiak izango diren Mintzomeriendak antolatzea. Parte hartu nahi dutenek, honako telefonora deitu behar dute: 607 59 28 64 (Hernaniko AEK).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!