Iraupen eskia, eski alpinoa eta raketak, Cauteretsen

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 15a, 01:00

Helduentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik. Cauteretsera joango dira eta iraupen eskia, eski alpinoa eta raketak egiteko aukera izango da. Irteera hau, urtarrilaren 25 eta 26an egingo dute, Atsegin­degitik 05:30etan abiatuta. Izena emateko lau egun izango dira: bihar, ostiralean, astelehenean eta hurrengo ostegunean, 20:00etatik 21:00etara, elkartean. Prezioak (bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria): 65 euro (13 urtetik gorako bazkideak); 75 euro (13 urtetik gorako bazkide ez direnak); 50 euro (13 urte arteko bazkideak); 60 euro (13 urte arteko bazkide ez direnak). Forfaita ez da prezioan sartzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!