Hondakin haundiak ateratzeko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 15a

Mahaiak, sofak, hozkailuak... atera ahal izango dira gaur. Baina horretarako, aurretik Atez Ateko bulegora deitu behar da.

Tamaina haundiko hondakinak, hau da, mahaiak, sofak, armairuak, garbigailuak edo antzekoak ateratzeko aukera izango da gaur. Bihar goizean bilduko dituzte Udaleko langileek. Baina horretarako, behar beharrezkoa da aurretik Atez Ateko bulegora deitzea. Ondoren, beraiek esandako lekuan utzi behar dira hondakinak.

Deitzen ez bada, isuna
Atez Ateko bulegora deitu gabe hondakinak utziz gero, isuna jarriko du Udalak eta 300 eurora iritsi liteke. Honako telefonora deitu behar da: 900 840 090.

Bi astetik behin izango da bilketa
Bi astetik behin jasoko ditu Udalak tamaina haun­di­ko hondakinak. Hurrengo bilketa eguna, urtarrilaren 30ean izango da eta bezperan, urtarrilaren 29an atera beharko dira kalera. Bestela, beste bi aukera ere badira hondakin haundiak etxetik ateratzeko: Gar­bigunera era­man (Ibar­luze poligonoa) edo Be­rre­rabil­pen Zentrora (Na­far kalea, 19 - 943 50 63 41).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!