Bertako 500 zuhaitz landare aldatzen ari dira Iturmendin

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 15a, 01:00

400 gereziondo eta 100 gaztainondo aldatuko dituzte. Helburua da, bertan zabaldu den landare inbaditzaileak, Panpako landareak, hazteko lekurik ez izatea eta desagerraraztea.

Iturmendin, bertako zuhaitz espezieak aldatzen ari da Udala, aste honetan zehar. Hain zuzen, 400 gereziondo eta 100 gaztainondo aldatuko dituzte. Bertan, Panpako lezka dei­tzen zaion (cortaderia selloana) landare inbadi­tzailea izugarri zabaldu da eta ekimen honekin, helburua da, landare inbaditzaile horrek hazteko lekurik ez izatea eta desagerraraztea.

Desagertzeko zaila
Aurrez tratatu egin dira landare horiek, hau da, glisofato herbizida bota die Diputa­zio­ak, Udalaren eskariz, eta orain bertako zuhaitz landareak aldatzen ari dira Uda­le­ko landazaina eta lau lagun­tzaile. Hala azaldu dio Kroni­ka­ri, Roxario Pikabea landazainak: «Herbizida botata ere ez da galtzen. Oso landare gogorra da. Gure asmoa da, bide naturalarekin galduaraztea. Hau da, bertako landarea sartu dugu hutsuneetan; landarea ugaritu dugu. Hazten direnean, itzala egingo diote kortederiari, konpetentzia; itoarazi egingo dute eta de­sagertu egingo da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!